"Berba Lagunak" proiektua ikastetxe bereko bi ikasle, bata etorri berria, beste bertokoa, harremanetan jartzean datza, euren intereseko gaietaz elkarrizketa gidatua edukitzeko. Proiektuaren xedea bikoitza da; batetik luzatu nahi zaie aukera ikasle etorkinei euskaraz naturaltasunez komunikatzeko euren ikaskideekin gai akademikoetatik aparte; bestetik, bertoko ikasleei opa nahi zaie aukera euren ikaskideak hobeto ezagutzeko eta haien euskalduntze prozesuan eragile aktibo izateko.
Hemen aurkitzen dituzuen materialak, Matilde Martinez Salles irakaslearen materialetan oinarrituta, B06 Berritzeguneko HIPI mintegian egindako moldaketak eta egokitzapenak dituzue.

IKASLEENTZAKO MATERIALAK


  • Elkarrizketak egiteko prozeduraren azalpena


  • Elkarrizketarako ikasleentzako gidak





  • Elkarrizketaren osteko txosten idatzirako gida


IRAKASLEENTZAKO MATERIALAK


  • Proiektuaren aurkezpena


  • Sentsibilizazio saio baten adibidea

Arratia LHI ikastetxean egindako saioa