ATAZAREN DESKRIBAPENA
BALIABIDEAK
NORI ZUZENDUA: Edonori
ARLOA/IRAKASGAIA: Hizkuntza
ZERTARAKO: Hiztegia edo egiturak finkatzeko (Non, Nolakoa...)
NOLA EGIN: Egunero orri pare bat.

Ipuin bat fotokopiatzen da eta grapatu/enkuadernatu... egiten da liburu moduan baina, soilik eskuineko aldean agertuko da orri baten irudi bat eta hurrengo orrian testua. Marrazkia agertzen denean, ezkerreko orrialdean ikasleak idatziko du dakienaren arabera: izan daiteke zer ikusten duen (hiztegia lantzeko), edo deskribapena, edo landu daiteke aditzen aldia (orain/lehen) ... Testua agertzen denean eskuinaldean, ezkerraldean marrazki bat egingo du.
NORI ZUZENDUA: Heldu berriei
ARLOA/IRAKASGAIA: Hizkuntza
ZERTARAKO: Zer egiten ari da? eta konfidantza hartzeko "Nola esaten da...?
NOLA EGIN: Egunero pare bat orri

Jarduera honekin bi helburu nagusi nituen: bata hizkuntzarekin lotuta -Zer egiten ari da? - eta bestea ikasleak bere buruan konfidantza izatearekin lotuta. Ikasleak ez zuen parte hartzen gehien bat lotsagatik, eta egiten zuenean gaztelera erabiltzen zuen "ez zekielako euskara". Gauzak honela, pentsatu nuen ikasi behar zuela galdetzen "Nola esaten da ...?
Saio baten jatorrizko ipuina irakurriko dugu. Hurrengo saioan ikasleak erabiliko ditu ipuinaren marrazkiak
fotokopiatuta, testua kenduta, eta ordenatuko ditu ipuin bat sortuz (seguruenik ez da izango jatorrizko ordena); hau guztia, ipuina berriro
lantzen: hiztegia (bertan idatziko ditugu ezagutzen ez dituen hitzak) eta egitura -zer egiten ari da?- Grapatuko ditugu orriak orden berrian, marrazkiak eskuinaldean utzita, horrela, orria pasatzen dugunean ezkerreko aldea zuriz geratuko da. Liburuaren ezkerreko parte honetan idatziko dugu landu nahi dugun egitura (zer egiten ari da?) eta berak lehendabizi ahoz, eta gero etxean idatziz, erantzun behar du.
Hurrengo saioan zerbait ez badu egin azalduko du, seguruenik, ez duela egin ez zekielako nola esaten dan ... eta horrela 2. helburua landuko dugu.
Jarduera amaitzen da berak ipuina azalduz eta bere bertsioa jatorrizko ipuinarekin alderatuz eta bere sormena asko baloratuz konfidantza handitzeko.
NORI ZUZENDUA: Heldu berriei
ARLOA/IRAKASGAIA: Egokitzapena eta Hizkuntza
ZERTARAKO: Hasierako harremanak bultzatzeko, hiztegia eta Nolakoa da ...?
NOLA EGIN: Nire lagunak eta Nolakoak dira nire lagunak? liburuxkak sortu

Jarduera honetan ikaslea hurbildu behar da lagun batengana (gelakoa hasieran, eta gero, patioan edonorengana) galdezka liburuxka bete ahal izateko. Gainerako ikasleekin adosten da haien laguntza ezinbestekoa dela berriak Euskara ikasi ahal izateko eta beraz, erantzunak ahalik eta erraz eta zuzenagoak egitea gomendagarria dela; haiek ere galderak egin ahal dizkiote.
Jarduera amaitzen da ikasleak lagunen berri ematen dizunean.

Aurreko jarduera garatzen den bitartean izenlagunak landuko ditugu hainbat saioetan eta bigarren liburuxka betetzen hasiko gara lagunen deskribapenak eginez.
NORI ZUZENDUA:

ARLOA/IRAKASGAIA:


ZERTARAKO:
NOLA EGIN:

NORI ZUZENDUA: 1. eta 2. mailakoentzat.
ARLOA/IRAKASGAIA:
Ingurune
ZERTARAKO:
Hiztegia, mintzamena lantzeko eta jatorrizko hizkuntza ere garrantzia emoteko
NOLA EGIN: Gelako materiala moldatuz.
ZALDIAK